2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

ZORNOTZARA HELDU

Igandean Zornotzara bueltatzeko momentua heldu egin zen. Bidai luze bat egin ondoren, bostak inguru heldu ginen Zornotzara.
Asteburu ikaragarria egin zen momentu baten amaitu.

30eko GAUA "KANDHAVIA"

Hoteleko logeletan trago batzuk hartu ondoren guztiok batera gaueko 12etan KANDHAVIA diskotekara joatea erabaki genuen.


Hasieran, diskoteka ia hutsik zegoen baina gaueko 2ean bete egin zen.

Gaueko 6ean, diskotekatik irten eta plaza nagusira joatea erabaki genuen. Bertan zenbait minutu egon ondoren, hotelera bueltatu ginen.








Larunbata Gaua

Larunbat gauean afaria hartu eta gero, hotelera joan ginen geroaro kalera irteteko. "Kandhavia" diskotekara joatea erabaki genuen.  23:56ean atera ginen kalera, eta Nahikariren urteak igandean zirenez, "Zorionak" abestia egin genion abestu.
Gero diskotekarantz abiatu ginen, eta barruan eman genuen ia gau osoa.









2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

IGANDEKO BAZKARIA




Martxoaren 31n, Igandean Zornotzarako autobusa hartu genuen. Autobuseko bidai nekagarri baten ondoren, 3 ordukoa non ia denbora osoa lo egin genuen, jateko geldialdi bat egin genuen Brugoseko La Pausa jatetxean. Nik ez nuen gosaldu lo geratu nintzelako eta gose handia nuen.

Jan nuena
- Entsalada bat
- Crispy bacon
- Kroketak




Janari barietate handia egon arren, janaria oso garestia zen eta ez zen kalitate handikoa. Nik ez nuke gomendatuko, baina bidaia batean deskantsatzeko ez dago txarto jatetxe kanpoko belarran etzun ginen eguzkitan eta bertan ia lo geratu ginen. Pedrosak eta nik luzaketak egitea erabaki genuen eta desmaiatzeko joko bat egitea pentsatu genuen,baina azkenean ez genuen egin. 

SALAMANCATIK IRTEERA


2 ordu baino gutxiago lo egin ondoren, ahal izan genuenok dutxa hartu genuen eta 10:00etan gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero, maletak egin genituen eta 11:00etan autobusera joan ginen eta lo egiteko aprobetxatu genuen, goizeko 7:00ean heldu ginelako eta benetan behar genuelako.

IGANDEA GOSARIA HOTELEAN

Larunbat gaua dantzan pasa ostean eta zorte onena izan zuenak ere bi ordu lo eginda, gosaltzea tokatzen zen. Aurreko egunean bezala, kafetxo bat, gazta, madalenak,... jan genituen.
Ni aurreko egunean 5 minutu berandu heldu nintzen eta ez nuen jezarrita gosaltzeko lekurik izan; beraz igandean, 5 minutu lehenago joatea pentsatu nuen arazorik ez izateko.
Baina, ez zen espero bezalakoa izan.








LARUNBATEKO AFARIA

Egun luzea eta gogorra izan zen larunbata. Bariku gaueko festaren ajearekin geunden eta bakarrik ohean geratzeko gogoa geneukan. Hiru edo lau orduko siesta bota ondoren, arropaz aldatu eta Salamancatik bueltatxo bat emotera urten ginen afaltzeko taberna bat bilatzeko asmoarekin. Tabernaz taberna joan ginen baina gure gustukoak ez ziren menuak bakarrik ikusten genituen. Orduan, aurreko egunean afaldu genuen taberna bururatu eta han berriz afaltzea erabaki genuen.

La platea taberna:


Menua:


Entsalada César
Entsalada Mixta 
Ravioli Carbonara
































LARUNBATA ARRATSALDEA LIBRE


Larunbateko bisita amaitzerakoan, batzuk lo egitera joan ziren hotelera, ostiraleko jaiagatik nekatuta zeudelako. Beste batzuk, jatera joan ginen pizzeria batera, Pomodoro izenekoa. Bertan, oso ondo jan genuen, eta ez zen oso garestia izan.

Jan ondoren, hotelera joan ginen eta siesta labur bat bota genuen, ondoren erosketak egiteko. Gure kasuan, Salamancako JD-ra joan ginen, zapatillak-eta erosteko.

          

Gaua inguruan, Casinora joan ginen, baina ez genuen denbora askorik eta ez genuen asko jokatu. Joko gutxi batzuk irabazi genituen, baina azkenean dirua galdu genuen.

 












Larunbat Arratsalde Libre




Goizean egindako bidaiatik bueltan, pentsatzen genuen gauza bakarra ohera sartu eta lo egitea zen. Lau orduko lo eder baten ostean danak elkartu eta erosketak egitera jun ginen.




Denbora bat han jesarrita erosi barik egonda afaltzera jun ginen alboko pizzeria batera, nahiz eta arratsaldeko zazpiak ziren.


 

Mexicar bazkaria dastatzen

Larunbatean, katedralera igo eta gero, ordu batak inguruan mexicano batera joan ginen jatera Javi eta ni.

Mamataco zuen izena eta janari azkar estiloko leku bat zen. Sartu eta kartelean ea zer jan begiratu genuen. Janari gehiena nahiko pikantea zen eta menu gehienek haragi pilla bat zuten: Txerri haragia, txahal haragia, oilaskoa hainbat modutara...
Gose ikaragarria genuen eta 40€ inguru xahutu genituen bion artean. Ez genuen ezer dastatu gabe utzi nahi.

Javik behi okeladun burrito bat, hainbat taco eta bi modutako patatak eskatu zituen eta nik oilaskodun burrito bat, kebab antzeko okela zuen taco bat, patatak... Hortaz aparte, hainbat gehigarri eskatu genituen: postreak, saltsa pikanteak entsaladak burrito batean sartuta...



Oso ondo jan genuen eta tripa ondo beteta genuela berriz ere hotelera joan ginen siestatxo bat botatzera.
Joan baino lehen zerbitzariarekin hitzegiten egon ginen eta esan zigun laister Bilbon ere Mamataco bat zabalduko dutela.

Catedral Nueva



  • Larunbat goizean, Salamancako katedralak ere ikusi genituen. Salamancan, 2 katedral daude bata bestearen ondoan.
  • Katedral berria 16 eta 18. mendeen artean eraiki egin zen. Katedral honek hainbat estilo batzen  ditu: gotikoa, renacentista eta barrokoa.
  • Katedral hau, neurriari dagokionez, Espainiako 2. katedralik handiena da, horrez gain, 93 metroko altura dauka, horregatik Espainiako altuenetarikoa ere bada.


 BEREZITASUNAK

 Katedraleko "Ramos" atearen ezkerraldean, astronauta baten figura bat dago.



Astronautaren eskuinaldean, herensuge bat dago eta bere eskuan, hiru boladun izozki bat dauka.

SALAMANCAKO UNIBERTSITATEA



Larunbat goizean, hiru orduko bisita egin genuen, Salamanca hobeto ezagutzeko. Makina leku ikusi genituen eta haien artean, Salamancako Unibertsitatea zegoen. Unibertsitate hau, internazionalki famatua da eta aurten zortzirehun urte zabalik bete ditu.
Ate honetan, hiriaren sinbolo enblematikoa dago; igela. Oso izkutatuta egon arren, aurkitu egin genuen! (beno gidaren laguntzarekin...). Plaza erdian, Espainiako poeta baten estatua dago, Fray Luis de Leonena.























Unibertsitatea osatzen zuten gainerako paretak grafitiekin apainduta zeuden. Haiek doktoretza lortu zuten pertsonen izenak ziren, opari moduan eskainita.